XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aktibitate posibleak 1. Unibertsoa

- Unibertsoari buruzko argazkien bilduma bat egin hormirudietan plasmatzeko.

- Eguzkiak egiten duen itxurazko bidaia behaketaz frogatu:
Eguzkia nondik irteten den zure herrian
Non egoten den eguerdian
Non aurkitzen den arratsaldean eta non ezkutatzen den.

- Beti leku berdinetik begiratuz, marrazkiak egin urte-garai desberdinetan Eguzkiaren mugimenduak aztertzeko.

2. Lurra Eguzkiaren inguruan dabilela frogatzeko: - Ikus SAIOKA 3 Projektuak eta gaiak.

Ikasturtearen bigarren erdia.

160 eta 161.orrialdeak.

Hor adierazten denez, antzeztu daiteke lurraren bidea Eguzkiaren inguruan, biratze-mugimendua ere era berean egiten denez.

Ariketa hau egiteko, jantziak, pankartak, etabar erabil ditzakegu.

Mugimendu horiek plastikoki adierazteko muntaia egoki bat ere egin daiteke 161. orrialdean agertzen den bezala.

-Eguna eta gaua atalean, linterna eta baloi batekin ikusi nola adierazi gauaren eta egunaren sorrerak.

- Ilargiaren faseaz ohartzeko, SAIOKA 3 liburuko 177. orrialdean aipatzen da ariketa bat.

- Informazio gehiago bilatzeko Mundua Jakingai 1 Txertoa.

Unibertsoa edo Munduan Zehar - Unibertsoa / Ed. Altea Ediciones Vascas.

3. Erliebea - Irteera bat egin inguruko mendi batera, erliebearen elementu desberdinak behatu ahal izateko.

Irteera hau aprobetxatuz: Eguzkiaren mugimenduak behatu.

Iristen garen momentuan makila bat lurrean tente sartu eta itzala egiten duen lekuan marka bat egin.

Ordubetero begiratu zein aldaketa dagoen.

Eguerdian itzal hau motzago dela eta Iparraldea adierazten duela ohartu.

Zuhaitzak behatu.

Ikus daiteke batzuk Iparraldean hezetasun handiagoa dutela, batzutan goroldioa, Eguzkiak gutxiago jotzen bait du Iparraldetik.

- Diapositiba-emanaldi bat egin, erliebe-elementu desberdinak agertuz.

Azaltzen diren eran haurrak izendatzen joan daitezke.

- Paisaia desberdinak biltzen dituzten postalen bilduma egin.

Nolabaiteko sailkapena eurek egin dezatela.

- Buztinez eta taldeka maketa bat egin ahalik eta erliebe-elementu ugarien azalduz.

- Irteerak antolatu paisaia desberdinak ikusi ahal izateko.

5. Eguraldia - Datu-bilketa aurten hasi eta egunero eginez laugarren mailan jarraitzeko proposamena egiten da.